Leioa Big Band
Proiektu honek, Count Basie eta Duke Ellingtonen swinga, Kubatar guaratxa edo montunoak, Jobimen bossak, funky eta pop-rocka ustartzen ditu.
Gaur egun, haize-sekzio batek (saxoak, tronboiak eta tronpetak), atal erritmiko batek (pianoa, gitarra, baxua, bateria eta 2 perkusio jotzaile) eta abeslariak osatzen dute taldea. Guztira, 24 musikari gehi zuzendaria.
Urte hauetan, taldeak hainbat lekutan jotzeko eskaerak jaso ditu, hala nola Bilboko Euskaldunan, Bilboko Justizia Jauregian, EITBren egoitzako kazetaritza sarietan, Getxoko nazioarteko jazz jaialdian, Quintanilla de la Riberako jazz jaialdian, Bilbao Distrito Jazzen, eta
Leioa Kultur Aretoa, Kalian, Arrasateko Amaia Antzokia, Amurrio Antzokia, La Haceria, Garabia Gunea, Barakaldo Antzokia, Hika Ateneo, Musika- Musikaren Nazioarteko Jaialdia, etab.
Doctor Deseo taldearen diskoan kolaboratu dugu Cd «Deseo», «Cartografía imposible» eta jazzeko profesionalekin hainbat emanalditan parte hartu dugu, esaterako, Willy Muñoz, Abraham de Roman, Marcos Salcines eta Andrezj Olejniczak ospetsuarekin.