AIAMA

AIAMA

Aiamanire bakarkako proiektua da, ziurrenik pertsonaleena. Gaur-gaurkoz, bi album grabatu ditut: Brasil 2018an, eta Sol y Luna 2021aren amaieran.

Brasilek Rio de Janeiron sortutako bost samba ditu. Sol y Luna, aldiz, jazzarekin, musika latinoarekin eta brasildarrarekin errezitatutako prosa urbanoaren arteko fusioa da.

Bakarkako proiektu honekin jardun dut, besteak beste, Bakkerij Studioan Rotterdamen, Astra Iluntzeak  Gernikan, Gorliz, Lekeitio, Bermeo, Etxebarri, Bilbo, Bakio, Elgorri, Markina, Bolibar, Sopela, Sukarrieta, Trapagaran, Donosti, Lizarra, Queretaro, Mexiko Hiria eta Etnohaus de Rio de Janeiron.

Hainbat aldiz Rotterdameko Omroep Zuidplas Taste of Music irratian eta Euskadi Irratian jo dut. Baita ere Bilboko Basterfest eta Basque Fest jaialdietan, Mundakako Jaun Zuria Jaialdia, Bermeoko Oilopop Jaialdia eta Rio de Janeiroko Aldeia Rock Festival jaialdietan ere aritu naiz.