Bio

Honaino iritsi bazara eta une honetan hau irakurtzen ari bazara, nire proiektuak ikusi dituzulako da, eta espero dut gozatzen egotea.
Laburbilduz, nire ibilbidea jakianarazten dizut, hiru zertzaladatan, nor naizen eta zergatik nagoen hemen.

6 urterekin hasi nintzen musika modu arautuan ikasten. 14 urterekin sortu nuen nire lehen taldea, The Cyprinidians Ska Band, eta Getxoko Ska-Reggaeko XIX. Nazioarteko Jaialdian aritu ginen. 2000. urtean Brixton Cats and The Rudies bilduman bi kantu ditugu.

Bartzelonan ikasi nuen piano eta ahotsa Taller de Musicsen. 2005ean. proiektu berri batean murgildu nintzen, eta Kubako Habanan jarri nuen nire bizitokia. Hiri horretan sartu nintzen Ache Colectivo proiektuan, eta Tijuanako Raza Latina eta Festi Arte jaialdietan parte hartu nuen.
Mexiko Hirian bizi nintzen bitartean Seulen, Hego Korean, lan egiteko kontratatu ninduten Trio Señorita taldearekin.

2010ean Rotterdamera joan nintzen Codarts Kontserbatorioko munduko musiken departamentuan piano latinoan eta brasildarrean goi mailako ikasketak egitera, 2014an lizentziatura lortuz. Bi urte geroago Utrechteko HKU kontserbatorioko masterra amaitu nuen.

Formakuntza hau amaitu ondoren Brasil bezalako herri bat ezagutzeko unea dela uste nuen bertako kultura musikaleko ñabardurak barneratzeko. Horregatik 2017an maletak egin eta Rio de Janeiroko abentura hastera nindoan. Hemen abeslari gisa Oficinas de Música Universalen ikasteaz gain, Cavaquinhoko klaseak ere hartu nituen Escola Portatil de Musican. Horrez gain, Bambas de Saia izeneko emakumeen perkusio taldeko partaide izan nintzen. Piano eta ahots irakasle bezala Elite Musical musika eskolan lan egin nuen, Favela Brass proiektuan bolondrez melodika eta pianoko klaseak eman nituen bitartean. Proiektu honekin Rio Jazz Festival ekimenean parte hartu nuen. Nire bizitzako une hau, ezinbesteko inspirazio iturri garrantzitsua izan zen nire bakarkako lehenengo lan diskografikoa.

Musikaren indarra mugaezina da eta musikazaleok jakin badakigu, musikaren ezaugarrienetariko bat bere indar terapeutikoa dala. Musikoterapian ditudan master ikasketek hainbat metodologiekin lan egiteko bidea eman didate. Musikoterapiak musikarekin gozatzeko une liluragarriak oparitzen dizkit dudarik gabe.